Silueta[1], eta gutxi batzuetan ere ingerada[2], objektu edo pertsona batek ikustean erakusten duen inguru-lerroa da, bereziki hori bakarrik ikusten denean, bestelako ezaugarririk erakutsi gabe. Bereziki artean, marrazketan eta arte grafikoetan erabiltzen da, objektu bat sinpletasunez irudikatu edo horren zirriborro bat egin nahi denean.